Albisteak
Atzealdea Igandean IV. Gazte Sortzaileen azoka ospatuko da
2024·04·18

Aurten ere, Astigarragako Gazte Asanbladak antolatu du Gazte Sortzaileen Azoka, Apirilaren 21ean, igandean, postuz beteko dira Joseba Barandiaran plaza eta Kale Nagusia (Joseba Barandiaran plaza eta Sagardo plazaren aurreko errepidea). Guztira 56 postutan bilduko dira inguruko sortzaile gazteen lanak eta produktuak. Azokaren helburua produktu eta lan horiek ezagutzera ematea da. Postuetan egongo diren sormenezko produktuak eta lanak ikusi eta erosi ahal izango dira. Azoka 11:00etan hasi eta 19:00etan amaituko da, baina ez da gazteentzat egongo den ekintza bakarra ; izan ere, 19:00etan azokako produktuen saski bat zozketatuko da Emakumeon plazan, eta jarraian, Eider eta Nahia taldearen kontzertua eskainiko da.
Errepidea moztea
Irudian gorriz markatuta ikusten den eremua, Kale Nagusiko errepidea (Joseba Barandiaran plazaren eta Sagardo plazaren parean), itxita egongo da, 9:45etik 19:00etara. 19:00etatik aurrera normaltasunez zirkulatu ahal izango da berriro.
Udaltzaingoak ostiralean hesituko du eremua eta ipiniko ditu abisuak, eta larunbaterako eremua hutsik uztea eskatzen zaie herritarrei.
