Albisteak

Atzealdea Astigarraga zure esku: 50 eskuorri eta onlineko 101 formulario bete dituzte herritarrek

Gaurtik aurrera, jasotako proposamen guztiak sailkatu eta aztertuko dira

2024·04·09


Dagoeneko amaitu da aurrekontu partehartzaileen prozesuaren lehen fasea, proposamenak aurkezteko fasea, hain zuzen ere.

Herritarrek 240.000 euro zertara bideratzea nahi duten esan digute, proposamenak aurkeztuz. 50 eskuorri jaso dira herrian kokatutako postontzietan eta 101 online formulario bete dira. Bi bide horietatik, guztira, 237 proposamen egin dituzte herritarrek.

Une honetan prozesuko bigarren fasean gaude. Fase honetan, proposamen guztiak sailkatu eta aztertuko dira. Bideragarritasuna aztertzerakoan kontuan hartuko diren irizpideak dira, besteak beste, aurrekontuaren barruan dauden, teknikoki egingarriak diren eta udalaren eskumena diren. Oraingoz ezin da eperik zehaztu, proposamenen azterketaren araberakoa izango da, baina apirilaren amaierarako azterketa amaituta egotea aurreikusten da.

Hurrengo urratsak

Bigarren fasea amaitzen denean, Udalak proposamen finalisten zerrenda argitaratuko du, hau da, bideragarritasun irizpideak betetzen dituzten proposamenak. Eta, azken erabakia hartzeko, herritarrek bozkatuko dute.