Albisteak

Atzealdea Hitzaldi-zikloaren azken txanpan sartu gara

3
Azken hiru hitzaldiak falta dira zikloa amaitzeko eta zabalik da hiru hitzaldietarako izen-ematea: 943 335 064 telefonoan edo euskaraetahezkuntza@astigarraga.eus helbidean.

2024·04·09


Urtarrilean hasi zen haur eta nerabeen gurasoei zuzendutako hitzaldi-zikloa. Dagoeneko, pornografia, pantailak, arauak eta mugak eta hezkidetza bezalako gaiak jorratu dira.

Halaber, apirilean substantziarik gabeko adikzioei buruzko hitzaldia izango da. Azken biak maiatzean izango dira, nerabeen drogen kontsumoari buruzkoa eta pantailen kudeaketaren atzean ezkutatzen diren gaiei buruzkoa.

Apirilaren 11n, ostegunean, substantziarik gabeko adizkioen inguruan mintzatuko da Jessica Rodriguez hizlaria. Adikzio mota horien adibide batzuk hauek dira: kirol-apustuak, ausazko joerak eta bideojokoak. Hitzaldian familiei gai honi buruzko beharrezko informazioa, prestakuntza eta aholkularitza emango zaie. Hitzaldia TrebaGurasoak ekimenaren barruan kokatzen da.

Azken hitzaldiak

Maiatzean amaituko dira hitzaldiak. Hilabete horretan bi hitzaldi interesgarri eskainiko dira; alde batetik, maiatzaren 16an, Ekuako Ane Lekandak drogen kontsumoari buruz hitz egingo du. Hizlariak kontsumoa kudeatzeko, prebenitzeko eta hautemateko tresna praktikoak eskainiko ditu. Maiatzaren 30ean azken hitzaldia egingo da, pantailen kudeaketari buruzkoa. Eider Fernandezek pantailen atzean hainbat gai ezkutatzen direla azalduko du, eta errealitatea hobeto ezagutzeko eta gaiari buruz hausnartzeko gakoak eskainiko ditu.

Izen ematea

Hitzaldi guztiak Erribera kulturgunean izango dira, 18:00etan. Saioak doakoak izango dira eta parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da. Dagoeneko hiru hitzaldietarako izena eman daiteke, 943 335 064 telefonora deituta edo euskaraetahezkuntza@astigarraga.eus helbidera idatzita.

1 2 3