Albisteak

Atzealdea 2023ko likidazioa: Aurreikusitako aurrekontuaren % 75,16 exekutatu zuen Udalak

Betetze-maila azken sei urteetako altuena izan da

2024·03·07


Astigarragako Udalak aurreikusitako aurrekontuaren %75,16 gauzatu zuen 2023an, inoizko zenbateko altuenarekin, ia 14.000.000 euroko zifra gaindituaz; zehazki, 13.978.062,77 euro. Betetze-mailari dagokionez, azken 6 urteetako gauzatze-maila altuena izan da. Hala ere, azken 6 urteetako alderaketa adierazgarria da: 2023an 2017an baino 6.152.729,87 euro gehiagoko gastua ejekutatu da (%78,6 gehiago).

Inbertsioei dagokionez, inbertsioen %50,66 gauzatu zen 2023an, hain zuzen ere 3.614.303,95€); azken 7 urteetako gauzatze-maila altuena. Hemen ere, azken 7 urteetako eboluzioa adierazgarria izan da: 2016an baino 1.833.358,13 euro gehiagokbideratu dira inbertsiotara (%103 gehiago).

Argi dago, zifra hauek guztiak udal gobernuaren ekimenaren eta martxa etengabearen isla direla.

2023an diru-sarrerak 13.230.676,40 eurokoak izan dira, inoizko altuenak; aurreikusitakoaren %71,14 bildu hain zuzen ere. Ez-ohiko diru-sarrerak albo batera utzita eta sarrera arruntetan fokoa jarriz, emaitza are positiboagoa izan da: 12.091.424,90 eurokoak izan dira sarrera arruntak, aurreikusi baino %5,71 gehiago eta iaz baino %17,83 gehiago. Inoizko zenbateko altuena eta udalaren gihar sendoaren erakusle.

Honekin guztiarekin, udalaren aurrekontu emaitza doitua 2.947.749,63 eurokoa izan da eta diruzaintzako gerakina 5.062.206,05 eurokoa. 2023an erabat gauzatu gabe geratu diren eta batik bat, martxan dauden egitasmo eta inbertsioekin amaitu ahal izateko, 5.062.206,05 euro horietatik 2.976.578,09 euro txertatu dira 2024ko aurrekontuan, besteak beste, ibai-parkeko, sagardotegi zeharreko saneamenduko, brigadaran lokaleko lanak eta kiroldegiaren handitzearen proiektua idazketa amaitu ahal izateko txertatu dira kredituak.

Bestetik, behin txertaketa onartuta, gerakinean geratzen diren 2.085.627,96 euro horietatik beste 1.663.250,00 gehituko dira 2024ko aurrekontuan. Besteak beste, 1.000.000 euro kiroldegiaren handitzea finantzatzen hasteko gehitu dira. Gainera, 150.000 euro gehitu dira dBizi sistema Astigarraga zabaldu ahal izateko, beste 120.000 euro “Zure esku” ekimen parte-hartzailea finantzatzeko, 183.000 euro Europar funtsek finantzatuko duten ur-sarearen publikoaren digitalizazioa gauzatzeko eta 50.000 euro herri-bideen konponketarako kreditua areagotzeko.