Albisteak
Atzealdea "Zaindu osasuna, mugi zaitez modu jasangarrian" lelopean hasiko da bihar Mugikortasun astea
Mugikortasun astea irailaren 16an hasiko da, eta 22ra arte iraungo du. Egun hauetan mugikortasun jasangarria sustatzen duten ekintzak eta tailerrak egingo dira.
2021·09·15
Hauek dira Astigarragan irailaren 16tik 22ra burutuko diren ekintzak:
- Irailak 16, 10:30-11:30, Joseba Barandiaran plazan: Gimnasia
- Irailak 20, 10:30ean, Joseba Barandiaran plazatik abiatuta: Martutenera ibilaldia. Bueltan udaletxeko arkupean pikoteoa.
- Irailak 21, 18:00-20:00, Kultur Etxe Zaharrean: Bizikletari buruzko mekanika ikastaroa. (Izena eman: it.ingurugiro@astigarraga.eus-en, irailaren 17ra arte).
- Irailak 22, 18:00-20:00, Emakumeen Etxean: Emakumeei zuzendutako bizikletari buruzko mekanika ikastaroa. (Izena eman: it.ingurugiro@astigarraga.eus-en, irailaren 17ra arte).
Bestetik, herrian zehar bizikletak lotzeko euskarri gehiago jarriko dira, eta Bidebitarte poligonoko sarrera ibilgailuentzat Donostia ibilbidetik itxita egongo da. Sarrerak Portutxoko biribilgunetik eta Urumea Berritik egin beharko dira. Ikusi oharra