Albisteak

Atzealdea "Ubarburu Zabalpena" 22. HIE eremuari dagokion Plan Orokorraren aldaketa: herritarren parte-hartzerako saio irekia

Urtarrilaren 22an egingo da saioa, 17:00etan, Astigarragako Udaletxeko batzar aretoan. Saio horretan interesa duten guztiei Plan Orokorraren aldaketaren proposamena aurkeztuko zaie eta aukera izango dute ekarpenak egiteko.

2020·01·13


Astigarragako Udala "Ubarburu Zabalpena" 22. HIE eremuari dagokion Plan Orokorraren aldaketa bideratzen ari da.

Aldaketa horren helburua AIU 22 "Ubarburu Zabalpena" eremuaren sailkapena aldatzea, lurzoru urbanizagarritik lurzoru urbanizaezinera igaroz. Hori dela eta, herritarren parte-hartzea zabaldu eta ahalbidetzeko, saio ireki bat egingo da, aldaketa horren proposamena aurkeztu, herritarren galderak erantzun eta herritar eta interesdunen ekarpenak jasotzeko.

Noiz eta non?

  • Eguna: 2020ko urtarrilaren 22a.
  • Ordua: 17:00.
  • Lekua: Astigarragako Udaletxeko batzar aretoa.

Zer landuko da?

  • Gaia: "Ubarburu Zabalpena" 22. HIE eremuari dagokion Plan Orokorraren aldaketaren proposamena: aurkezpena, galderak eta ekarpenak.
  • Proposamenaren dokumentua: Hemen duzue eskura proposamena.

Norentzat izango da?

  • Saio irekia: saio horretara bertara daitezke interesa duten herritar guztiak.