Albisteak
Atzealdea "Telmo eta lau urtaroak” liburu gidaren aurkezpena larunbat honetan Eriberra Kulturgunean
2021·11·04
Larunbat honetan, urriaren 6an, Astigarragako Erribera Kulturgunean egongo dira TEL- Euskadi Elkarteko kideak, 11:15etan. Elkarte hau AHAE (Adierazpen Hizkuntzaren Arazo Espezifikoa) duten senide eta lagunek osatzen dute eta hainbat ekintza prestatu dituzte trastorno horren nondik norakoen berri emateko.
Ekintzak ondorengoak dira: txalaparta saioa (Goikoetxeatarren eskutik), ipuin kontalaria eta “Telmo eta lau urtaroak” ipuin gidaren aurkezpena.
Liburuak Adierazpen Hizkuntzaren Arazo Espezifikoa duten pertsonen alderdi psikosozialei egiten die erreferentzia eta bi protagonisten istorioa ere kontatzen du: AHAE duten lehen hezkuntzako haur batena eta gazte batena. Istorioaren helburuak dira trastorno hau duten adingabeak protagonistekin eta haien esperientziekin identifikatzea, baita haien anaiek, lagunek, lehengusuek... beren zailtasunen izaera ulertzea eta haiekin enpatizatzea ere. Proposatutako jarduera praktikoek helburu berari jarraitzen diote.
Halaber, ipuinaren istorioak helduei mezu bat helarazteko aitzakia gisa ere balio du: Sarrerak zein lau kapituluetako bakoitzak protagonisten bizipenen azalpen teorikoa jasotzen du. Horrez gain, trastornoari buruzko oinarrizko nozio batzuk eskaintzen ditu, jarraibide eta testigantzen atalak eta AHAE esperimentatzeko jarduerekin eranskin bat.
Elkarteak garrantzitsutzat jotzen du ipuin-gida ilustratu hau AHAE duten pertsonen etxe eta ikastetxe guztietan egotea, baita logopedia, psikologia eta errefortzu pedagogikoko kabineteetan ere. Prestatu dituzten ekintzetan parte hatzeaz gain, gida-ipuina lortu dezake nahi duenak 5€ren truke.
Izen ematea
Erribera Kulturguneko sarrera doan da aforoa bete arte. Plaza erreserbatu nahi duenak tel-euskadi@gmx.com korreora idatzi beharko du esanez zenbat pertsona etorriko diren.