Albisteak

Atzealdea “Suizidioa prebenitu bizitza sustatzeko” izeneko hitzaldiarekin emango zaio amaiera ikasturte honetako hitzaldi-zikloari

Haur eta nerabeen gurasoei zuzendutako hitzaldia, maiatzaren 29an eskainiko da, 18:30ean, Erribera kulturgunean.

2025·05·21


Astigarragako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Astigarragako Herri Eskolako Guraso Elkartearekin lankidetzan, TREBA Gurasoak ekimenaren baitan bi hitzaldi programatu ditu 2024-2025 ikasturterako. Ikasturteko azkena izango da, beraz, maiatzean eskainiko dena. Herritarren artean harreman osasuntsuak eta parekideak sustatzeko helburuarekin egiten du bat ekimenak.

Ikusturte honetan eskainitako lehen hitzaldia apirilean izan zen, doluari eta heriotzari buruzkoa, eta oso harrera ona izan zuen gurasoen aldetik. Hilabete honetan, beste gai delikatu eta garrantzitsu bat jorratuko da: suizidioa.

“Suizidioa prebenitu bizitza sustatzeko” hitzaldia maiatzaren 29an

Hitzaldia maiatzaren 29an eskainiko da, 18:30ean, Erribera kulturgunean. Doakoa izango da, baina parte hartzeko aurrez izena eman behar da, horretarako hainbat bide daude, eta izena emateko epea zabalik dago:

  • euskaraetahezkuntza@astigarraga.eus/ gurasoelkartea@astieskola.eus
  • 695 442 832 / 943 331 067

Hizlaria Iratxe Etxenike psikologoa izango da, Biziraun elkarteko kidea.