Albisteak
Atzealdea "Parekatu", formakuntza-saio berriak atzerriko ikasketa eta prestakuntza ibilbideak homologatzeko
2025·09·12

“Parekatu” izeneko prestakuntza berriak homologazio-prozesuari buruzko informazioa eta orientazioa eskaintzen ditu, 2 orduko tailerren bidez eta aukerako 30 minutuko banakako aholkularitzaren bidez.
Beterri-Buruntzako udalerrietan bizi diren eta atzerrian ikasketak egin dituzten pertsonentzat dago zuzenduta (jatorriz atzerritarrak izan ala ez).
Udazken honetarako, hilabete bakoitzeko azken ostegunean 3 saio aurreikusi dira: irailaren 25ean, urriaren 30ean eta azaroaren 26an.
Azaroaren 26ko saioaren ordutegia aurreko saioen ebaluazioaren arabera zehaztuko bada ere, Lasarte-Orian egitea aurreikusten da.
