Albisteak
Atzealdea “Nola hitz egin heriotzaz gure haur eta nerabeekin” gurasoei zuzenduriko hitzaldia eskainiko du Miren Ros adituak
2025·03·28

Iazko hitzaldien zikloak izandako harrera ona ikusita, haurren eta nerabeen gurasoentzako hitzaldiak antolatzeko ahalegina egin du Udaleko Euskara eta Hezkuntza sailak aurtengoan ere. Ekimen honek herritarren artean harreman osasuntsuak eta parekideak sustatzeko helburuarekin bat egiten du.
Astigarragako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Astigarragako Herri Eskolako Guraso Elkartearekin lankidetzan, TREBA Gurasoak ekimenaren baitako bi hitzaldi programatuko ditu 2025ean, lehenengoa “Nola hitz egin heriotzaz gure haur eta nerabeekin” izango da. Treba Gurasoak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza ekimena da, eta gurasoak hezkuntza gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi kalitatea eta aukerak hobetzea ditu helburu.
"Nola hitz egin heriotzaz gure haur eta nerabeekin” hitzaldia apirilaren 3an
Haur eta nerabeen gurasoei bideratutako hitzaldia izango da. Prebentzioan oinarrituta, heriotzaren pedagogia egingo da. Helburua da familiei baliabideak ematea eta trebatzea seme/alabekin heriotzaz naturaltasunez hitz egin dezaten, haien galderen aurrean erantzunak izan ditzaten.
Hitzaldia apirilaren 3an izango da, 18:30ean, Erribera kulturgunean, Miren Ros adituaren eskutik. Doakoa izango da, baina parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea (izena emateko epea zabalik dago):
- 695 442 832 / 943 335 064
- euskaraetahezkuntza@astigarraga.eus/ gurasoelkartea@astieskola.eus
