Albisteak
Atzealdea “Nik argi ikusten dut, #Nik Astigarragan” sentsibilizazio kanpainaren baitan garatu den joko birtualean parte hartu dutenen % 86,5ak tokiko merkataritzaren aldeko hautua egin du
2025·11·05

Udalak “Nik argi ikusten dut, #Nik Astigarragan eta Zuk nola ikusten duzu?” sentsibilizazio kanpaina jarri du abian. Kanpainaren helburua tokiko establezimenduetan kontsumitzeak duen garrantziaz sentsibilizatzea da. Horretarako, herritarren erosketa erabakien baitan etorkizuneko Astigarraga irudikatzen duen joko birtual bat garatu du.
Azken hilabeteetan hainbat saio egin dira eta guztira 66 pertsonak parte hartu dute joko birtualean. Parte-hartzaileen % 86,5ak esperientzia positiboa izan du. Hau da, tokiko merkataritzaren aldeko hautua egin du erosketa erabakietan.
Eskerrik asko parte hartzaile guztiei!
