Albisteak

Atzealdea “Nik argi ikusten dut, #NikAstigarragan” sentsibilizazio kanpaina

2
Azken saio bat egingo da urriaren 10ean, 16:30etik 18:30etara, Joseba Barandiaran plazan.

2025·10·07


Astigarragako Udalak “Nik argi ikusten dut, #Nik Astigarragan” sentsibilizazio kanpaina jarri du abian.

Kanpainaren helburua da tokiko establezimenduetan kontsumitzeak duen garrantziaz sentsibilizatzea. Horretarako, herritarren erosketa erabakien baitan etorkizuneko Astigarraga irudikatzen duen joku birtual bat garatu du.

Irailaren 30ean, Kontxa Etxeberria Plazan, jokuan parte hartutakoen artean 250 euroko bi bonu txartel zozketatu ditu, Astigarragako establezimendu batean gastatzeko. Saridunak Ainhoa Ortiz eta Julia Simon dira. Zorionak bioi!

Oraindik Astigarraga joku birtualean parte hartu ez baduzu, aukera duzu! Azken saio bat egingo da urriaren 10ean arratsaldeko 16:30etik 18:30etara joseba Barandiaran plazan. Partehartzaileen artean 250 euroko beste bi bonu txartel zozketatuko dira. Zatoz eta jolastu!

1 2