Albisteak
Atzealdea “Nik argi ikusten dut, #Nik Astigarragan”
Udalak eta tokiko merkatariek eskerrak eman nahi dizkiegu herritarrei tokiko merkataritza aukeratzeagatik.
2025·11·19

Begiratu ingurura, komertzio txikia zure eguneroko bizitzaren parte da.
Nolako Astigarraga nahi duzu? Bizitza eta jendea dituen herri bat ala paketeak atarietan eta estante hutsak erakusleihoetan dituena?
Zure hautuek aztarna uzten dute herrian. Zure hautuek bizirik mantentzen dute Astigarraga.
Eskerrik asko bertakoa aukeratzeagatik. Eskerrik asko zurea zaindu eta gurea indartzeagatik.
