Albisteak

Atzealdea "Matazak indarkeria sexistaren aurka" 2019ko ONCE Euskadi Sari Solidarioetan

ONCE Euskadik 2019ko Sari Solidarioen irabazleak jakitera eman ditu, eta Harituz Astigarragaren "Matazak indarkeria sexistaren aurka" ekimena saritu du.

2019·11·22


Matazak indarkeria sexistaren aurka

Harituz Astigarragaren ekimenak jaso du lan solidario horretan erakundeei ematen zaien saririk nabarmenena.

Nazio-esparrua duen ekimen kolektiboa da, eta aurrera eraman dituzten ekintza ezberdinekin sentsibilizazioa piztu eta aditzera eman nahi dute genero ezberdintasunek eragin nabarmena dutela emakumeen aurkako indarkerian.

Sariak

Abenduaren 4an, 19:00etan, Bilboko Bizkaia Aretoan izango da sari banaketa.

Hauek izan dira beste alorretan aurtengo sariak jasoko dituztenak: Generación Z (Euskal Herriko Cadena Ser); Mikel Ruiz (Caritas Bizkaiko zuzendari ohia); Petronor eta Bilboko Udala.