Albisteak

Atzealdea "Ibili gurekin" leloarekin abiatuko da mugikortasun astea Astigarragan

Astigarragako udalerriak Mugikortasun Jasangarrirako Astea ospatuko du irailaren 16tik 22ra.

2019·09·12


Aurtengo leloa " ibili gurekin" izango da, eta mugitzeko era jasangarri eta osasuntsuak indartzea da helburua.

Horretarako, Ingurumen sailak zenbait ekintza antolatu ditu, eta herritar guztiei parte hartzeko deia zabaltzen die.

Irailak 18, asteazkena:

  • Bizikleta elektronikoak probatzeko aukera. 15.00-18:00, Joseba Barandiaran plazan. (Go Local San Sebastian enpresaren eskutik)
  • Txokolatea bizkotxoekin. 18.30, Joseba Barandiaran plazan.

Irailak 19, osteguna:

  • Gimnasia. 11.00-12:00, Joseba Barandiaran plazan.

Irailak 20, ostirala:

  • Martutenera ibilaldia bidegorrian zehar, eta bueltan udaletxean pikoteoa. 11:00, Joseba Barandiaran plazan.

Irailak 21, larunbata:

  • Patinetan txangoa herritik zehar, eta ondoren, jolasak frontoian. 11:00-13:00, Joseba Barandiaran plazatik abiatuta. (Kaskoa eta babesak ekartzea beharrezkoa da)