Albisteak

“Ibai-parkea handitzea” proposamenak irabazi du 110.000 zure esku prozesuaren bozketan, 364 botorekin.

Uztailaren 15ean hasi eta atzo amaitu zen “110.000 zure esku” parte hartze prozesuko bozketa. Herritarrek aurkeztutako proposamenetatik 21 iritsi dira bozketara.

2021·07·23


Boto gehien jaso duen proposamena izan da “Ibai-parkea handitzea (gaur egungo ibai-parkea Portutxoko biribilgunearekin lotzea litzateke, Bidebitarte atzetik, oinezko ibilbideari jarraipena emateko), 364 botorekin.

Bigarren eta hirugarren geratu dira Kiroldegia handitu eta hobetzeko proiektua idaztea (304 boto) eta Haur parkeen hobekuntza (152 boto)

Ikus bozketaren emaitza.

Partehartzeari dagokionez, hona hemen daturik aipagarrienak:

  • Parte hartu duten pertsonak: 611 (iaz 518, iaz baino ia 100 gehiago), 16 urtetik gorakoen hautesle erroldaren %10,45.
    • Generoari dagokionez: emakumeak 336, gizonak 264 eta erantzunik gabe 11
    • Adinari dagokionez, gehienak 30-49 urte artekoak, 429 pertsona; 50-64 urte artekoak, 97pertsona; 18-29 urte artekoak, 53 pertsona; 65 urtetik gorakoak, 30 pertsona eta 16-17 urtekoak, 2 pertsona.