Albisteak

Atzealdea "Guztion Astigarraga" ekimena merkataritza txikia bultzatzeko

8
Astikok eta Udalak jarri dute martxan ekimena, elkarlanean, herri guneko merkataritza eremua indartzeko.

2019·08·07


Astigarragako Udalak, Astiko elkartearekin elkarlanean, esku-hartze urbanistiko bat jarri du martxan GUZTION programaren baitan.

Kale Nagusiko elkarbizitza eremua, oinezko eta autoen artekoa, indartu nahi izan du Udalak lurrean margotu den patroiaren bidez. Era berean, marrazkiaren gainean Astikok, Astigarrako merkataritza eta ostalaritza elkarteak, hautatutako bi esaldi irakur daitezke: Merkataritza txikia, herri bizia! eta, 100 da 100, 200. Aupa Astiarra!

Horrez gain, irailaren 20ra arte 5 aparkalekuen erabilera ordezkatuko da eta espazio horretan herritarrei aisialdi gune berri bat eskainiko zaie jarri diren pic-nic mahai eta hamakei esker.

Irailaren 20an eskualdeko herri guztietan bertako merkataritza txikiaren aldeko eguna ospatuko dugu.

GUZTION egitasmoa

GUZTION ekimena herri guneetako merkataritza eremuak indartzeko estrategiak martxan jartzea helburu duen egitasmo bat da. Eskualde mailako proiektu bat da, Beterri-Buruntzako Udalek bultzatutakoa.

Proiektuak bi lan lerro nagusi jorratzen ditu. Batetik, lokal hutsen aktibazioa eta bestetik, kalea bizigarriago egitea.

GUZTION egitasmoaren oinarria hau da: atsegina eta bizia den gune batean merkataritza txikiaren jarduera areagotu egiten da. Horregatik, Astigarragan, udan zehar garatuko dugun esku-hartzearen bitartez kale bizia sustatu eta ingurune atsegin bat sortu nahi dugu.

Bideoa, aurkezpena 2019-08-06, Kronika

1 2 3 4 5 6 7 8