Albisteak

Atzealdea "Gure Izarra 1922-2022 historia handiko elkartea" liburua aurkeztu zuten atzo

Elkarteak bere 100 urteetan izan duen bilakaera eta bere ibilbidean hartutako erabaki garrantzitsuenak jasotzen ditu liburuak.

2023·07·21


Lourdes Odriozola historialaria da liburuaren egilea. 200 ale argitaratu dira,  liburu bana emango zaie Gure Izarra elkarteko bazkideei, eta besteak Udalak jasoko ditu, astigartarren eskura jartzeko.

Gure Izarra elkartearen historia

Gure Izarra elkartea, Astigarragako zaharrena, osasuntsu iritsi da mendeurrenera.

Astigarragako gazte talde batek sortu zuen Gure Izarra elkartea 1922an, garai hartan Europan zabaltzen ari zen football-ean aritu ahal izateko. Taldea Astigarraga eta inguruko gazteek osatzen zuten, eta oso garrantzitsua izan zen. Futbol taldeaz gain pilotarien saila sortu zen berehala, Gure Izarraren izenean inguruko beste talde federatuekin lehiatu zena.

Hasiera indartsu eta distiratsu horren ondoren, diktadura militarrak ilundu eta itzali egin zuen Gure Izarraren jarduna ere.

1952an Gure Izarra berriro agertu zen bere estatutuen aldaketarekin eta, lehen aldiz, bere bazkideak elkartu ahal izateko egoitza batekin. Elkartea pixkanaka hazten eta indartzen joan zen. 1962an, besteak beste, bazkide izan nahi zuten herritarren eskaerei erantzuteko, Norberto Almandoz plazara eraman zen elkartea, plaza horretan 70 urte baino gehiago daramatza.

"GURE IZARRA (1922-2022) Historia Handiko Elkartea" liburua

Liburu honetan elkartearen bilakaera eta bere ibilbidean hartu dituen erabaki garrantzitsuenak jasotzen dira. Gure Izarra benetako dinamizatzaile herrikoia izan da. Futbola, pilota, ehiza, ehiza-txapelketak, toka, musa, txirrindularitza, lehiaketa gastronomikoak, omenaldiak, jaiak eta sagardogintza antolatu, bultzatu eta sustatu ditu; gaur egun ere horretan jarraitzen du, baina zorionez beste elkarte eta talde batzuekin lankidetzan.

Astigarraga asko aldatu da ehun urte hauetan, eta Gure Izarra ere horren lekuko eta ondorio izan da.