Albisteak

Atzealdea “Emakumeak eta Kirola” ekimena abian da

2
Aurten, berrikuntza gisa, hainbat jarduera izango ditugu, besteak beste, Ipar martxa saioa (Nordic Walking) eta indar ariketen tailerra kiroldegian. Gaztelekuan nerabe eta gazteei zuzendutako skate modalitateari buruzko solasaldia eta praktika, eta Emakumeon etxetik animal flow ikastaroa.

2025·09·10


Bosgarren aldiz, Astigarragako Udalak "Emakumeak eta Kirola" kanpaina jarri du martxan. Jarduera puntualak irailetik urrira bitartean egingo dira, eta ikastaroak irailetik abendura bitartean. Kanpainaren helburu nagusia emakumeen kirola sustatzea eta genero horretako kirolari eta kirolariei ikusgarritasuna ematea da.

Astigarragako Udalak, herriko zenbait eragilerekin batera, hainbat jarduera eskainiko ditu: emakumeentzako kirol jarduerak, solasaldiak, tailerrak, ikastaroak, emakumezkoen kirol txapelketak eta jaialdiak.

Aurtengo ekimenean parte hartu duten eragileak Mundarro elkartea, Astigarragako kiroldegia, Gaztelekua, Emakumeon Etxea eta Galtzaur elkartea dira.

Ekimenaren baitan eskainiko diren jarduerak, emakumeen jabetze eskolakoak izan ezik, doakoak izango dira.

Lehenengo jarduera irailaren 5ean burutu zen, adineko emakumeei zuzendutako gimnasia, eta azken jarduera abenduaren 17an izango da, Aines Zabalak dinamizatuko duen emakumeen jabetza eskolako ama yoga ikastaroa.

Antolatutako jarduerak, publiko ezberdinari zuzenduta egongo dira:

  • Herritar orori zuzendutakoak: Urumea bailarako nesken lagunarteko eskubaloi txapelketa; nesken pilota jaialdia eta "Mountain Queen: The Summits of Lhakpa Sherpa" filmaren proiekzioa eta solasaldia.
  • Edozein neraberi zuzendutakoak: Bi emakume gazteren skate modalitateari buruzko solasaldia eta praktika.
  • Soilik emakumeei zuzendutakoak: Adinekoentzako gimnasia; ipar martxa "Nordic Walking" (izen-ematea QRren bidez irailaren 18ra arte); 16 urtetik gorakoentzako indar-ariketa tailerra (izen-ematea kiroldegian irailaren 23ra arte); 16 urtetik gorakoentzako cross training saioa (izen-ematea kiroldegian irailaren 24ra arte); ama yoga (izen-ematea irailaren 9ra arte 617 821 650 zenbakira deituz); animal flow, mendi-orientazioa eta klimaterio, menopausia eta zoru pelbikoko ariketak (izen-ematea irailaren 19a baino lehen, Emakumeon Etxean edo https://astigarragakoemakumeonetxea.eus webgunean).

Mountain Queen: The Summits of Lhakpa Sherpa

“Mountain Queen: The Summits of Lhakpa Sherpa" filmaren proiekzioa eta ondorengo solasaldia egongo dira urriaren 9an 18:30etan Erribera Kulturgunean. Gaizka Izaguirre Brossa izango da dinamizatzailea; Elixabete Arbe Iriondo eta Bego González Garcia solasaldiko gonbidatuak izango dira (biak Elkarregaz proiektuko kideak).

1 2