Albisteak

"Bertatik Bertara" ekimena bigarren udaz jarraian, Astigarragan

Baliabideak jaso nahi dituztenek Erribera kulturgunera joan behar dute.

2024·07·10


Astigarragako Udalak bigarren aldiz bat egin du UEMAren "Bertatik Bertara" ekimenarekin, zerbitzu sektorean euskara areagotzeko helburuarekin. Kanpaina honen bidez, tokiko produktuen, paisaiaren eta gainerako eskaintza zabalaren artean, udalerri euskaldunen nortasuna hobekien islatzen duena euskara dela nabarmendu nahi da. Horretarako, hainbat baliabide prestatu dira bisitarientzat eta sektoreetako arduradun eta langileentzat.

Baliabideak

Kanpainarako hainbat baliabide prestatu dira:

  • "Bertatik Bertara" kanpainako 4.000 mahaigaineko banatuko dira taberna eta jatetxeetarako.
  • 300 hiztegitxo bisitarientzat, 7 hizkuntzetara itzuliak, establezimenduetan banatzeko. Horiek udaletxean eta kiroldegian ere aurki daitezke, herritarren eskura. 
  • 300 eskuorri, Sagardoetxea museoko bisitarien artean banatzeko.

Baliabide guztiak doakoak dira eta Erribera kulturgunean jaso daitezke establezimenduaren izena adieraziz.

Bat egin kanpainarekin

Sagardoetxearen, Sagardogile Elkartearen eta Astikoren bitartez establezimenduei aukera eman zaie euskarriak lortzeko, kanpainarekin bat egin dezaten. Edozein euskarri eskuratu nahi duenak, Erribera kulturgunean eskatu behar du.

Ikusi ekimenaren webgunea