Albisteak

Atzealdea "Baserriko plaza" baserritarren produktuak herritarrengana iristeko ekimena

Egun bizi dugun egoera dela eta, baserriko produktuak herritarrengana iritsi ahal izateko “Baserriko plaza” ekimena jarri dute martxan.Hori dela eta, baserrikoplaza.eus web orrialdea sortu dute. Interneteko webgune honen bidez, baserritarrek beraien produktuak saldu ditzazkete.

2020·03·19


EH kolektiboko hainbat baserritar eta eragile elkartu dira baserritarren produktuen salmentari bizi dugun egoera berezi honetan irtenbidea eman nahian.

Horrela, Baserriko Plaza izeneko ekimena jarri dute martxan tokiko baserritarren elikagaiak herritarrengana irits daitezen.

Tokiko baserritar txikiengana ere zabaldu nahi lukete ekimena, argia da zabaldu nahi duten mezua: «balia dezagun egoera hau denok indartzeko».

Horretarako web orrialde bat martxan jartzen ari dira baserrikoplaza.eus. Bertan baserritar txikiek salgai jarriko dituzten beraien produktuak.

Azaldu dutenez logistikoki ahalik eta modurik sinpleenean antolatuko dira: herri edo eskualdeka, dagoeneko sortu diren zaintza sareen bidez edota sortuko dituzten beste modu eraginkorrenen bidez.

Informazio gehiago

Informazio gehiago jaso edota ekimenean parte hartu nahi dutenek hurrengo bideak dituzte: baserrikoplaza@gmail.com helbidera idatzi edo 688 67 70 20 zenbakira deitu.