Albisteak
“Astigarragan Gertu” arreta-zerbitzua abian da, indarkeria matxista jasateko arriskuan dauden emakumeei laguntzeko
Koronabirus alarma-egoeran emakumeentzako telefono bidezko laguntza-zerbitzua abiatu du Astigarragako Udalak. Apirilaren 22tik maiatzaren 10era, astelehenetik igandera, 7:00etatik 21:00etara egongo da erabilgarri 688 804 672 telefonoa.
2020·04·22
Profesional talde batek, psikologo eta gizarte langilez osatutakoa, emango dio laguntza emozionala eta akonpainamendua emakumeei. Deiak, bideo-deiak, mezuak eta whatsapp mezuak egin daitezke 688 804 672 telefonoan.
"Astigarragan Gertu" zerbitzuko profesionalek eskainiko duten laguntza mota:
- Indarkeria matxistako egoeren eraginpean dauden emakumeei emozionalki laguntzea. Bai alerta-egoeraren aurretik zeuden kasuak, eta baita, egoera horretan sortu direnak. Bikotekideekin, seme-alabekin edo konfinamenduan, etxean partekatu behar duten beste pertsona batzuekin sortzen diren arazoai emango zaie laguntza.
- Sor daitezken gizarte-arloko arazoak gizarte-zerbitzuekin kudeatzea.
- Sor daitezkeen segurtasun-arazoak Udaltzaingoarekin kudeatzea.
- Beste laguntza motaren bat beharko balitz, udal edo erkidego mailako beste baliabide batzuekin batera kudeatzea.
- Indarkeriaren biktima diren emakumeen arretarako Jaurlaritzaren zerbitzura bideratzea edo 112koa, beharrezkotzat jotzen bada.
- Artatzen diren kasu guztien jarraipena egitea alerta-egoera indarrean dagoen bitartean.