Albisteak
Atzealdea Astigarragako Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Planaren aurkezpena
2021·04·12
Astigarragak denbora darama mugikortasun jasangarriaren gaia lantzen. Hori dela eta, Astigarragako Udalak orain arte egindako dokumentuetan oinarrituta diagnosi eguneratua osatzea erabaki zuen, eta HMJP-aren idazketa eskatu zion RAZ enpresari (diseinu aurreratuko aholkularitza enpresa), mugikortasun eredu jasangarri baterantz abiatzeko hartu beharreko neurriak zehazteko helburuarekin.
HMJP baten helburu estrategikoa pertsonen mugikortasun beharrei eredu jasangarri baten baitan erantzutea da, "jasangarria" hitzaren hiru adieretan, alegia: jasangarritasun ekologikoa, ekonomikoa eta soziala. Eredu honek herritarrak izango ditu erdian, eta hiriguneko mugikortasun modu guztiak izango ditu kontuan: publikoak eta pribatuak, bidaiariak eta karga, motorizatuak eta ez-motorizatuak, mugimenduan eta aparkatuak.
Astigarragako Hiri Mugikortasun Planaren aurkezpena
Osatutako planaren nondik-norakoak aurkeztuko zaizkie herritarrei:
- Eguna: Apirilak 15, osteguna.
- Ordua: 18:00etan.
- Lekua: Herri Eskolako Aretoa