Albisteak
Atzealdea

“Astigarragako emakumeak eta komertzio txikia” izango da 2023ko Udal Egutegiko gaia

Argazkiak aurkezteko epea irailaren 1etik urriaren 21era izango da.

2022·07·18


Ohikoa den bezala, Udal Egutegia osatzeko Udalak argazki lehiaketa antolatu du. Aurtengo gaia “Astigarragako emakumeak eta komertzio txikia” izango da. Egitasmoa Emakumeak eta merkataritza txikiak proiektu orokorraren baitan kokatzen da. Bere helburua emakumeei historikoki eta gaur egun herriko merkataritza txikian izan duten paperari balioa ematea da.

Lehiaketan parte hartzeko 14 urte baino gehiago izan behar dira eta parte-hartzaile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkez ditzake.

Epaimahaiak 13 argazki aukeratuko ditu, lehenengoa egutegiaren azalean argitaratuko da eta besteak, bat hilero.

Honako irizpide hauek hartuko dira kontuan argazkiak aukeratzeko orduan:

  • Emakume merkatarien presentzia eta hainbat profil islatzea - Emakumeen arteko harremana jasotzea
  • Hirigune bizia ikusaraztea
  • Estereotipo sexistak saihestu eta berdintasun balioekiko irudia sustatzen dutenak
  • Emakumeak egotea tokiko saltokietan erosle/erabiltzaile gisa.

Epeak

Irailaren 1etik urriaren 21era bitartean, argazkiak Erribera kulturgunean aurkeztu ahal izango dira (pendrive batean) edo astigarraga.kultura@gmail.com helbidera bidali.

Azaroko bigarren astean epaimahaiak (kultura batzordeko kideak eta argazkigintzan aditua den norbait) argazki irabazleak aukeratu eta sariak banatuko ditu.

Egutegia abenduaren 15etik aurrera egongo da eskuragarri Astigarragako Udalean, Erriberako kulturgunean eta Astiko merkatari elkartearen establezimenduetan.

Sariak

Azalean agertuko den argazkiaren egileak 150 euroko erosketa-bonua eskuratuko du. Gainerako finalistek (egutegiko hilabeteetako batean agertzen diren argazkien egileak) argazki bakoitzeko 80 euroko erosketa-bonua eskuratuko dute, gehienez 300 euro pertsonako.

Ikusi oinarriak