"Astigarraga ehuntzen" lehen saioa bihar
2020·01·22
Proiektu honen helburua belaunaldi ezberdinen arteko harremana sendotzea izango da; interes komunak elkarbanatuz eta guztiek duten ezagutza partekatuz.
Zazpi saio egingo dira, saio bakoitzean gai ezberdin bat landuko da. Saio bakoitzean ikasle talde ezberdin batek hartuko du parte, adineko pertsonek ordea, nahi duten saio guztietan hartu dezakete parte. Gaiak urtarrilaren 16an egindako koordinazio bilera batean aukeratu zituzten adineko pertsona eta ikasleen ordezkarien artean.
"Sare" Sozialak
Urtarrilaren 23an izango da lehen saioa eta "Sare" sozialak gaia landuko da. Tailer horretan harremanak landuko dira; harreman mota guztiak, teknologikoak eta aurrez-aurrekoak.
Ordutegia eta lekua
11:30etik 14:30era. Tailer batzuk Galtzaur jubilatuen egoitzan eta beste batzuk herriko kaleetan egingo dira.
Hurrengo saioak
- Otsailak 6: KONTZIENTZIA ETA BIRZIKLAPENA
- Otsailak 13: EZAGUTU ASTIGARRAGA
- Otsailak 27: MUS
- Martxoak 5: "DO IT YOURSELF" LORATEGIAK
- Martxoak 10: SEXUALITATEA
- Martxoak 26: SUKALDARITZA