Noticias
Atrás

Astigartarren ahotsak, hizkera, jakintza, bizipenak, istorioak...

32 elkarrizketa eta 804 pasarte daude eskura www.ahotsak.eus/astigarraga/ atarian.

05·12·2019


Abenduaren 3an omenaldia egin zien Astigarragako Udalak Ahotsak proiektuan parte hartu duten astigartarrei.

Ahotsak proiektuak Euskal Herrian zehar 6000tik gora pertsonen elkarrizketa eta hizkerak jaso ditu azken 10-15 urteotan. Baina, jasotzeaz gain, interneten jarri ditu, egoki sailkatuta.

Omenaldia jaso berri duten 32 astigartar horiei 2010 eta 2011n grabatu zizkieten elkarrizketak, beren hizkera, jakintza eta pasadizoak jasotzeko.

Guztira 32 elkarrizketa dira, 804 pasarte, gaika sailaktuta. Helbide honetan dituzu eskura guztiak: www.ahotsak.eus/astigarraga/

Hemen duzu laburpen bat: