Mikel Arozamena

MIKEL AROZAMENA LARRALDE

Bertsolaria
Lesaka 1930-Hernani 1976

1930. urteko abuztuaren 31ean jaio zen Lesakan. Aitaren lan arazoak zirela eta Astigarragara etorri eta bertan bizi izan zen 28 urtez, Oialumeko Araneder baserrian.

Txiki txikitatik bertsozale, 14 urte baino ez zituelarik kantatu zuen lehenengo aldiz plazan. Hiru urte beranduago, beretzako lehena izango zen Donostiako "La Perla" txapelketan parte hartu zuen. Geroztik, txapelketa eta lehiaketa ugaritan parte hartu zuen, hala nola Iruñea, Lesaka eta Beran, bai eta makina bat irabazi ere.

1962 eta 1963ko Nafarroako Bertsolari txapelketan irabazle izan zen.

1966an, Margari Sagastibeltza leitzarrarekin ezkondu eta handik urtebetera, Hernanira joan zen bizitzera.

1976ko maiatzean, bere jaioterriak omenaldi bat eskeini zion eta urte bereko abenduan bihotzekoak jota hil zen Iberdueron gidari lanetan zebilela.