Noticias
Atrás

Santio jaiei buruzko iritzia eta balorazioa

Udalak Santio jaien balorazio labur bat egin eta astigartarren iritzia jaso nahi du, formulario baten bidez

28·07·2023


Giro onean joan dira aurtengo Santio jaiak. Jende ugari bildu da jaietako ekitaldietara eta gogoz parte hartu du jendeak. Ekitaldi guztiak aurreikusitako moduan burutu dira eta ez da gorabehera aipagarririk izan.

Udalaren balorazioa, beraz, ona da. Udalak eskerrak eman nahi dizkie, bene-benetan, jaiak antolatzen eta bideratzen parte hartu duten astigartar guztiei eta herriko elkarteei.

Balorazioa ona izanik ere, beti dago zer hobetu eta, horretarako, galdetegi labur bat prestatu dugu, astigartarron iritzia jasotzeko. Sakatu estekari eta zure iritzia!