Noticias
Atrás Hiru hitzordu Euskaraldian izena eman eta txapa jasotzeko
29·04·2025

Euskaraldiaren 4.edizioa maiatzaren 15etik 25era egingo da. Otsailaz geroztik, 20 lagun inguruko batzorde-eragilea ari da antolaketa lanetan buru-belarri. “Astigarragan ere, elkar mugituz egingo dugu” leloarekin bat eginez, agenda oparoa osatu da maiatzerako. Laster emango du taldeak ekimen guztien berri, baina oraingoz ekimenean izena eman eta txapa jasotzeko hitzorduak iragarri ditu taldeak.
- Maiatzak 9, ostirala 16:15-17:30 Herri Eskolako atarian
- Maiatzak 10, larunbata 11:30-13:30 Joseba Barandiaran plazan
Gaur gaurkoz, herriko 54 entitatek eta 460 herritarrek ( 405 ahobizi, 55 belarriprest) eman dute izena ekimenan. Astigarragak herri bezala hikaldian izena eman duenez, hikaldian parte hartuko dute, oraingoz, 160 astigartarrek.
Talde eragileak gogoratu duenez, txapa eskuratzeko nahitaezkoa da aurrez izen-ematea.
Prestaketa lanei heltzeko, hurrengo bilera gaur izango da, apirilaren 29an, 18:30ean, Erribera Kulturgunean. Biltzarra herritar guztientzat irekia da; edonork parte har dezake.
