Noticias
Atrás 2024an gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz egin eta gainditzen dutenen artean 400 euro inguruko 10 sari zozketatuko dira
05·06·2024
Buruntzaldeako sei udalok (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil), eskualdeko autoeskolekin batera, euskararentzat hain arrotza izan den arlo honetan euskararen erabilera sustatzen aritu gara 2010z geroztik, eta horretan jarraitzen dugu.
2024a, gainera, berrikuntzekin dator. Gidabaimenak euskaraz egitasmoa jarri du martxan Euskadiko Autoeskolen Federakuntzak, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Egitasmoan gidabaimenen atal teorikoa euskaraz prestatu eta egin ahal izateko aukera ematen du, eskuliburu teorikoetatik hasi eta azterketa egiteraino. Ikasleak nahi duenean eta nahi duen tokian ikasteko aukera izango du: mugikor zein ordenagailu bidez egin daitezkeen testak, eskuliburu digitalak izango ditu, azalpen bideoak… Eskuliburuak erabiltzeko eta deskargatzeko proiektuarekin bat egin duen autoeskolaren batean izena emanda egon behar du ikasleak. Ikasleak berak aukeratzen duen autoeskolak emango dio sarbiderako erabiltzailea eta pasahitza.
Parte hartzeko eskualdeko honako autoeskoletako batean eman behar da izena:
- Andoainen: Bengoetxea eta Vallina Cap
- Hernanin: Hernani, Lagunak eta Otamendi
- Lasarte-Orian: Mugica eta Vallina Cap.
- Urnietan: Solozabal
- Usurbilen: Solozabal
Sariak eta zozketa
2024an azterketa euskaraz egin eta gainditzen dutenen artean 400 euro inguruko 10 sari zozketatuko dira datorren urtean. 2023ko sariak ekainaren 14an zozketatuko dira Usurbilen, urte horretan gidabaimena euskaraz atera zutenen artean; 8 sari guztira.
Astigarragan urtero bezala, ekimenaren berri emateko esku-orriak eraikin publikoetan eskuragarri jarriko dira: Erriberan, Udaletxean, Kultur Etxe zaharrean eta kiroldegian izango dira eskuragarri. Herritarrak gidabaimena ateratzera animatu nahi ditugu.