Noticias
Atrás

Euskaraldiaren itxiera ekitaldia, ostiralean

Euskararen Egunaren biharamunean bukatuko da Euskaraldia aurten, abenduaren 4an, eta Astigarragako Foru enparantzan argazki erraldoia egiteko deia luzatu da.

02·12·2020


Ekitaldi xumea izango da ostiralekoa, 16.45-17.00 bitartekoa.

Udaletxeko balkoitik Agin Laburu bertsolariak egingo die harrera bertaratutakoei, eta Euskaraldiko agur manifestua ere irakurriko da.

Bitartean, jendea plazan kokatuko da segurtasun distantziak mantenduz, koloredun borobilak eta globoak eskuetan, Pastain argazki dendako Alfredok balkoitik argazkia egin dezan.