Noticias

Atrás Euskaraldiaren dinamizatzailea kontratatzeko prozesua abian da

Euskaltzaleen Topaguneak Astigarragan euskaraldia lantzeko pertsona bat hartuko du. 2020ko urtarrilaren 9a izango da curriculumak jasotzeko azken eguna.

04·12·2019


Astigarragako Euskaraldia ekimenaren baitako eragiletza lanen arduradun izango da kontratatuko den pertsona. Jardunaldi laburreko lana izango du eta 2020 urtean zehar burutuko du. Urtarriletik abuztuaren 31ra bitarte egunean 4 ordutako jarduna izango du eta irailaren 1etik abenduaren 31ra bitarte egunean 6 ordutakoa.

Zereginak

Besteak beste, hauek dira burutu beharreko zereginak:

  • Herriko eragileei eta herritarrei Euskaraldia ekimena aurkeztu (elkarteak, enpresak, norbanakoak…) eta prestakuntza eskaini.
  • Euskaraldiko Batzordea eratu, ahaldundu eta indartzeko ekimenak garatzea eta dinamizatzea.
  • Tokian tokiko komunikazio plangintza bideratu eta ekimenak garatu.
  • Entitateen lanketa planifikatu eta garatu.
  • Herritarrak ahobizi/belarriprest dinamikarako aktibatu eta prestatu.
  • Herritarren eta entitateen izen ematea antolatu. Balorazioa eta aurrera begirako urratsak adostu herriko euskaltzaleekin.
  • Ekimenaren aurrekontua kudeatu.
  • Dinamizazioa: Antolatzaileen eta herriko boluntarioen lana koordinatu. Koordinazio orokorreko mintegi eta bileretan parte hartu eta ekimen orokorreko sustatzaileekin koordinatuta egon, baita eskualdeko gainontzeko dinamizatzaileekin ere.

Baldintzak:

Curriculumak jasotzeko azken eguna urtarrilaren 9a izango da. Honako baldintzak betetzea eskatuko zaie hautagaiei:

  • Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz).
  • Astigarraga eta eskualdea ezagutzea.
  • Euskaltzalea izatea eta euskalgintzaren ezagutza izatea.
  • Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea.
  • Eragiletzarako gaitasuna izatea (ekimena herrian zabaldu eta ekimenera jendea erakartzeko abilezia).
  • Kudeaketarako gaitasuna izatea.
  • Komunikazio alorreko ezagutza izatea baloratuko da (sare sozialak, bideoen sorrera, webguneen kudeaketa, diseinua, ofimatika…).
  • Lanerako autonomia maila altua izatea ezinbestekoa da.
  • Ordutegi malgutasuna izatea ezinbestekoa da.
  • Gidabaimena eta autoa izatea baloratuko da.

Izen ematea

Urtarrilaren 9ra arte egongo da izena emateko epea zabalik. Bi bide daude:

  • Lansarean atarian izena eman.
  • Curriculuma mikel@topagunea.eus helbidera bidali.