Noticias

Atrás Euskaraldia martxan da

2
Astigarragan euskaraldia martxan da eta horren erakusle dira herrian burutzen ari diren jarduerak, horma-irudiaren margoketa, esaterako. Dagoeneko zortziehun astigartarrek baino gehiagok eman dute izena euskaraldian, eta gaur itxiko da izena emateko epea.

24·11·2020


Sagardo Plaza pareko horma bat ari gara margotzen guztion artean. Astigarragako Gazte Asanbladako, Guraso Elkarteko eta Herri Eskolako haurrek egin dute jada beraien parte hartzea, eta datozen egunetan elkarte gehiago ere batuko dira lanera.

Auzolanean parte hartu nahi baduzu (bakarka, familian zein lagunartean) deitu 660 991 980 telefono zenbakira edo idatzi nrtz.bilbao@gmail.com helbidera, eta gorde pareta pintatzeko zure data:

  • Azaroak 25, ASTEAZKENA: 17.00/17.20/17.40/18.00/18.20/18.40
  • Azaroak 27, OSTIRALA: 18.00/18.20
  • Abenduak 1, ASTEARTEA: 17.00/17.20/17.40/18.00/18.20/18.40
  • Abenduak 3, OSTEGUNA: 17.00/17.20/17.40

Euskal Herri mailan Euskaraldiak dei egin du “Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan” leloa duten banderolak leiho eta balkoietan jartzeko (Erribera kulturgunea dira salgai, 5 eurotan).

Bestetik, EGUNEAN BEHIN mugikor bidezko galdera-erantzunezko joko arrakastasuak,  Euskaraldiko egun batzuez, azaroaren 23tik 29ra, eskualdeko taldeetan lehia berezi bat proposatzen du. “Aukeratu zure eskualdeko Lehiagunea, eta eman izena aplikazioaren bidez talde horretan. Ohorea jokoan, eta sari xume-xume bat".

1 2