Noticias

Atrás Eman izena Euskaraldian

Gutxi falta da azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitarte euskararen erabilera areagotzeko asmoz egingo dugun ariketa sozialerako eta astigartarrak animatu nahi ditugu izena ematera.

04·11·2020


Ia 700 astigartar izan ziren 2018ko lehen edizioan parte hartu zutenak, eta aurten, 15 egunez, “Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan” lelopean egingo dugun Euskaraldira gutxienez beste horrenbeste herritar batu nahiko genituzke.

Ariketa hasteko 15 egun falta diren honetan lehenengo edizioan parte hartu zuten astigartarren erdiak bakarrik eman du izena. Izena eman dutenen %70a emakumeak dira momentuz eta Astigarragan belarriprest batzuk dauden arren, gehienek ahobizi rola aukeratu dute.

Herri Batzordeak izen-ematea azken ordurako ez uztea gomendatu du, eta modurik errazena online egitea bada ere bide ezberdinak proposatu ditu:

  • Internet bidez: www.euskaraldia.eus
  • Telefonoz:
    • 660 991 980 zenbakira deituta
    • Ondoko QR kodea eskaneatuta: 
  • Fisikoki:
    • Etxeko buzoietan jasoko duzuen fitxa bete eta kaleko udal postontzietan utzita.
    • Data eta toki ezberdinetan kalean jarriko diren mahaietan (Joseba Barandiaran plazan hilaren 6an, iluntzean).
    • Erribera Kulturguneko bulegoan: Astelehen eta astearteetan: 11.00-13.00 eta ostegun eta ostiraletan: 18.00-20.00

Era berean, Euskaraldiko Herri Batzordeak herritarrei familian, lagun eta lankide artean ekimena bultzatu eta izena ematerakoan elkarri laguntzeko deia egiten die (online moldatzen ez direnei batez ere).

Gogorarazi nahi da, bestalde, Erribera kulturguneko bulegoan salgai direla dagoeneko ariketa girotzeko balioko duten banderolak, poltsak, etab. (astelehen eta astearteetan 11:00-13:00/ostegun eta ostiraletan 18:00-20:00)