Noticias

Atrás Ekainaren 4an euskaldunentzako ahalduntze saio bat egingo da Kultur Etxe Zaharrean

Hitzaldia 18:00etan izango da, Kultur Etxe Zaharreko aretoan. Saio irekia izango da eta herritarrak parte hartzera gonbidatzen ditugu

03·06·2026


Astigarragako Euskara Mahaia duela hilabete batzuk sortu zen. Ikasturte honetan herriko eragileak hirutan bildu dira Euskara Mahaiaren inguruan, eta balorazio positiboa jaso du. Mahai honetan herriko eragile gehienek parte hartzen dute, eta euskararen biziberritzeari buruz elkarrekin hausnartzeko gune bihurtu da. Horrek jauzi estrategiko eta beharrezko handia ekarri du Astigarragara.

Euskararen Mahaian atera den gakoetako bat euskaldunak ahalduntzeko beharra izan da. Ezinbestekoa da euskalduna ahalduntzea eta indartzea eta kezka horretatik sortu da ostegunean eskainiko den hitzaldia. Ahalduntze saioa Imanol Artola Arretxe "Felix" -ek eskainiko du, "Euskaldun kontzientziadun bidean" izenburupean. Herritar guztiei irekia izango da, beraz, bertaratzeko gonbitea egin nahi dugu: ekainaren 4an, osteguna, Kultur Etxe Zaharreko areto nagusian (Nagusia, 48).