Noticias
Atrás Euskaraldiko dinamizatzailearen lan-eskaintza urriaren 25era luzatu da
22·10·2024
Astigarragako Udalaren eta Euskatzaleen Topagunearen arteko hitzarmenari esker, langile bat kontratatuko du Topaguneak, Astigarragan Euskaraldia dinamizatzeko.
Lanpostua 4 ordukoa izango da egunero, azaroaren 4tik ekainaren 13ra. Astigarragako Euskaraldia ekimenaren baitako eragiletza lanen ardura hartuko du eta, besteak beste, honako eginkizun hauek izango ditu:
- Herriko eragileei eta herritarrei Euskaraldia ekimena aurkeztu (elkarteak, enpresak, norbanakoak…) eta prestakuntza eskaini.
- Euskaraldiko Batzordea eratu, ahaldundu eta indartzeko ekimenak garatzea eta dinamizatzea.
- Tokian tokiko komunikazio plangintza bideratu eta ekimenak garatu.
- Entitateen lanketa planifikatu eta garatu.
- Herritarrak ahobizi/belarriprest dinamikarako aktibatu eta prestatu.
- Herritarren eta entitateen izen ematea antolatu.
- Balorazioa eta aurrera begirako urratsak adostu herriko euskaltzaleekin.
- Dinamizazioa: Antolatzaileen eta herriko boluntarioen lana koordinatu. Koordinazio orokorreko mintegi eta bileretan parte hartu eta ekimen orokorreko sustatzaileekin koordinatuta egon, baita eskualdeko gainontzeko dinamizatzaileekin ere.
Curriculumak
Curriculumak aurkezteko azken eguna urriaren 25a izango da, eta bidaltzeko bi bide daude:
- Lansarean atariaren bidez
- jon@topagunea.eus helbidera bidalita
Hautagaiek honako baldintza hauek bete behar dituzte:
- Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz)
- Astigarraga eta eskualdea ezagutzea.
- Euskaltzalea izatea eta euskalgintzaren ezagutza izatea.
- Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea.
- Eragiletzarako gaitasuna izatea (ekimena herrian zabaldu eta ekimenera jendea erakartzeko abilezia).
- Kudeaketarako gaitasuna izatea.
- Komunikazio alorreko ezagutza izatea baloratuko da (sare sozialak, bideoen sorrera, webguneen kudeaketa, diseinua, ofimatika…).
- Lanerako autonomia maila altua izatea ezinbestekoa da. +
- Ordutegi malgutasuna izatea ezinbestekoa da.
- Gidabaimena eta autoa izatea baloratuko da.