Noticias

Astigarragako Udalak herritarrak AEKn ikastera animatzen ditu

Astigarragako Udalak euskara ikasi edo hobetu nahi duten herritarrak animatzen ditu AEK euskaltegian apunta daitezen. Horren adierazgarri da, Aintzane Barandiaran euskara zinegotzia euskaltegira bertaratu izana udalaren babesa azaltzera.

16·09·2020


Aurreko urteetako ildoari jarraituz, udalak diruz lagunduko ditu euskaltegian arituko diren Astigarragako herritarrak.

Arazo ekonomiko larriak dituztenek eta agiri bidez justifika dezaketenek % 100 jasotzeko aukera izango dute, baita 12 urtera arteko haurrak dituzten gurasoek, langabezian daudenek eta merkatariak direnek ere.

Gainerako herritarrek, aldiz, matrikularen % 75 jasoko dute ikasturte amaieran.

Informazio gehiago edo euskaltegian apuntatu nahi duenak kultur etxe zaharreko 2. solairuan azaldu, 607610687/ 688746639 telefonoetara deitu edo astigarraga@aek.eus helbidera idatz dezake.