Noticias
Atrás Astigarragako Udalak errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egiten die herritarrei
29·04·2025

Gipuzkoako Foru Aldundiaren errentaren kanpaina hasita, aurten ere Astigarragako udalak bat egin du erreta aitorpena euskaraz egiteko UEMAk abiarazitako ekimenarekin. Hala, Astigarragako udalak errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egiten die herritarrei.
Urtez urte, geroz eta gehiago dira errenta aitorpena euskaraz egiten duten astigartarrak. Iaz, 830 herritarrek egin zuten errenta aitorpena euskaraz; astigartarren % 18k, alegia. Udalaren erronka kanpaina honekin 1000 biztanlera iristea da.
Udalak eta UEMAk adierazi nahi dute errenta aitorpena euskaraz egitea ez dela konplikatua eta errenta aitorpena egiteko modalitate guztietan dagoela euskaraz egiteko aukera.
