Noticias
Atrás Adimen artifizialak euskaraz egin dezan, BATU DITZAGUN GURE AHOTSAK!
01·12·2023
Zer da GAITU programa?
Nazioarteko Common Voice proiektua Euskal Herri mailan sustatzeko helburuarekin martxan jarri den kanpaina da GAITU. Besteak beste, Eusko Jaurlaritza, Librezale elkartea eta Euskaltzaleen Topagunea dira sustatzaile nagusienak.
Ekimenaren helburu nagusia da ahalik eta herritar gehienen ahotsak biltzea, adimen artifizialekin euskara egin ahal izatea sustatzeko.
Auzolan digital bat da, funtsean. Ahots asko eta askotarikoak grabatu nahi dira; adin, genero, doinu, ahosketa eta hizkera desberdinetakoak. Zenbat eta ahots gehiago lortu, orduan eta aukera gehiago eremu digitalean ere euskararen presentzia areagotzeko.
Astigarragako Udalak herritarrei parte hartzeko deia egiten die.
Nola egin daiteke ekarpena?
Oso erraza da auzolan digitalean parte hartzea. Edozein ordenagailu, mugikor edo bestelako gailu batetik gaituren webgunean sartu eta EMAN ZURE AHOTSA botoiari sakatu. Pantailan agertzen diren esaldiak ahots gora irakurri behar dira.