Noticias

Atrás Próximas conferencias del ciclo dirigido a padres y madres de niños, niñas y adolescentes

2
La siguiente charla será el 19 de marzo, donde se darán las claves para la coeducación. Después de Semana Santa, el 11 de abril, también habrá otra charla, el tema que se tratará son las adicciones sin sustancias.

14·03·2024


Hitzaldien zikloa, ikasturtea bezala, aurrera doa. Pornografia, pantailak, arauak eta mugak izan dira orain arte landu diren gaiak. Martxoan hezkidetzaz hitz egingo da, eta apirilean substantziarik gabeko adikzioen gaia jorratuko da. Maiatzerako beste bi hitzaldi geratuko dira, drogei eta pantailei buruzkoak.

Hezkidetzarako gakoak: berdintasunean eta indarkeriarik ezean heztea

Begirada feminista batetik abiatuta, sistema patrialkalak seme-alaben hezkuntzan duen eragina aztertuko da. Hezkuntza sexista saihesteko, hezkidetzarako gakoak eskainiko dira; indarkeria oro prebenitzeko eta seme-alabak aukera berdintasunean hezteko.

Hitzaldia martxoaren 19an izango da, 18:00etan, Erribera kulturgunean. Hizlaria EKUAko Ane Lekanda izango da. Hitzaldira joateko izena eman behar da: 943 331 067/euskaraetahezkuntza@astigarraga.eus.

1 2