Noticias
13·03·2024

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) Salto! udalekuak antolatzen ditu urtero. Udalerri euskaldunetako gazteek elkar ezagutzeko eta saretzeko udaleku ibiltaria eta euskalduna da.
Aurtengo ekitaldia ekainaren 24tik uztailaren 12ra izango da. Bi txanda egingo dira: ekainaren 24tik uztailaren 2ra lehena, eta uztailaren 4tik 12ra bigarrena. Lau herritatik pasako dira gazteak, herri bakoitzean bi gau igaroko dituzte eta oinez ibiliko dira batetik bestera: Arantza, Doneztebe, Oronoz-Mugaire eta Elizondo.
Udaleku hauetan gazteek euskaraz gozatzeko une eta gune dibertigarriak aurkituko dituzte eta euskaldun gisa ahalduntzeko eta kontzientziatzeko aukera izango dute. Era guztietako jarduerak egingo dituzte: herriz herriko mendi ibilbideak, kantaldiak, kontzertuak, tailerrak, jolasak, solasaldiak, hausnarketak eta lagunak egin eta harremanetan sakontzeko denbora ere izango dute.
Izen ematea
2006 eta 2009 urteen artean jaiotako gazteek eman dezakete izena. Lau bide daude:
- uema.eus webgunean
- 943 816 699 telefonoan
- administrazioa@uema.eus helbidean
- Telegram edo whatsapp bidez 608 668 155 telefonoan
