Noticias
Atrás “Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan” lelopean aurkeztuko da 2020ko Euskaraldia martxoaren 3an Astigarragan
28·02·2020
Euskaraldia ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da. Egitasmo honek duen helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Euskara ulertzea da ariketa egin ahal izateko bete behar den gutxieneko baldintza.
Aurten euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean egingo da. Aurreko edizioan bezala “ahobizi eta belarriprest” izango dira protagonista nagusiak, baina edizio berriak hainbat berrikuntza izango ditu; izan ere, oraingoan 15 egunera luzatuko da, eta hein handi batean entitateei bideratuko zaie egitasmoa.
2020ko edizio honetan, norbanakoek ahobizi eta belarriprest lantzeaz gain, taldeetan hizkuntza ohiturak aldatzeko aukera izango dute edozein motatako entitateetako kideek, euskaraz lasai jarduteko sortutako guneetan: “Ariguneak”. Hauxe da aurtengo Euskaraldiaren beste berritasunetako bat.
Aurkezpen ekitaldia Astigarragan
Udalak aurtengo edizioa aurkeztuko du martxoaren 3an Eskolako Aretoan 18:45ean hasita. Herritar guztiei zabaldu nahi zaie bertaratzeko deia.
Ekitaldi honetan Euskaraldia landuko duen pertsona aurkeztuko da, eta herriko talde eragilea osatzen hasi.
Horretaz gain, Euskaraldiaren edizio berriak izango dituen fase eta epeen berri ere emango da. Eta bide batez, egitasmoari bultzada eman eta giroa berotzen hastea izango du helburu aurkezpen ekitaldiak.