Noticias

Atrás "Etxealditik euskaraldira" ekimenaren proposamenen fasea gaurtik

Gaur hasi eta apirilaren 30a bitarte, egunerokotasunean eta ohiko egoeretan oinarritutako zazpi ideia-proposamen kaleratuko dira. Egunero ideia bat sareratuko da, baina herritarren aukera izango da denak egitea edo batzuk aukeratu eta gauzatzea. Bakoitzak bere nahi eta erritmoetara egokitzea da asmoa.

24·04·2020


Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitarte egingo den Euskaraldia prestatzeko baliatu nahi du "Etxealditik Euskaraldira", eta etxean eta etxetik sortutako harreman-komunikatiboen inguruan hausnarketa egiteko. Baita praktika egokiak bultzatzeko ere, gaur hasi den proposamen fasean egunero eskainiko diren ideia-proposamenen bidez.

Laburrean, bizi dugun egoera kontuan izanda, etxean eta etxetik ditugun harreman komunikatiboetan euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko gonbitea da.

Proposamenen fasea 

Hausnarketaren fasea amaituta proposamenen fasea gautik apirilaren 30era luzatuko da. Fase honetan egunerokotasunean eta ohiko egoeretan oinarritutako zazpi ideia-proposamen kaleratuko dira. 

Ekimenean parte hartzekoa bazara, jar ezazu koloretako zirkulu bat leihoan (edo bat baino gehiago). Horixe da lehen egitekoa, erraza eta etxeko edonork egiteko modukoa.

Honekin batera, hartu tartetxo bat eta egizu eremu hurbilenean dituzun hizkuntza-portaera eta ohituren gaineko hausnarketa; pentsatu zein ohitura nahiko zenituzkeen finkatu eta zeintzuk aldatu. Eta hausnarketa hori Astigarragako Euskaraldiko sare sozialetan partekatu.

Non ikus daitezke ideiak eta proposamenak?

Proposamen fasean proposatuko diren zazpi ideien azalpen-bideoak Astigarragako Euskaraldiko sare sozialetan zabalduko dira:

Sare sozial hauetan, ideia-proposamenak jasotzeaz gain, herritarrek, eta bereziki ekimenean parte hartuko dutenek hausnarketak, bizipenak eta mezuak utz ditzakete.