Web edukia bistaratu

Sagardo museoa

Sagardoetxea sagardoaren kulturaz gozatzeko leku bat da, euskaldunen identitate eta ohituren ezaugarri. Naturarekin harremanetan ikasteko leku bat, ikusi, ukitu eta dastatuta...Txotx!

Kale Nagusia 48
20115 Astigarraga Gipuzkoa
Tlf: 943 550575
info@sagardoetxea.com
www.sagardoetxea.com

Museo gunea

Sagastiaren alboan dago museo gunea. Leku itxia da eta errekurtso eta teknologia aurreratuenak ditu sagarra eta sagardoaren mundu zirraragarriaren historia, iragana, oraina eta etorkizuna; eta Euskal Herriko kulturan duen garrantzia azaltzeko. Panel informatiboak, material interaktiboa, argazkiak eta jokoak erabiliko dira azalpenetarako.

Sagastia

Sagasti museistikoa aire librean dagoen gunea da, sagarraren kultura modu dinamiko eta pedagogikoan gozatu litekeena. Hemen garatuko dira zenbait azalpen jarduera, erakusketa, txertaketa eta labore, bisitariak naturaren mundura inguratzeko helburuarekin, modu atsegin eta dibertigarri batean. Sagardoetxeako sagastiak ikusi eta aztertzeko aukera ematen digu, sagarrondoak eramateko modu desberdinak eta Euskal Herriko sagar mota desberdin.

Dastatzea

Sagardoetxearen hirugarren gunea sagardoa dastatzekoa da, txotxeko ohituran barneratzeari zuzendua, bereziki. Sagardoetxeak denda bat ere badu, sagarra eta sagardoaren munduarekin zerikusia duten produktuak, oroigarriak, promozioko gauzak, dokumentazio eta informazioa eskuratu ahal izateko.

 

Sagardoetxeako ordutegia eta tarifak

 

Ordutegia

Urte osoan zabalik . Astelehenetan itxita
Asteartetik Larunbatera
11:00 - 13:30 • 16:00 - 19:30
Igande eta jaiegunetan
11:00 - 13:30

Tarifak

Taldeak: 3,5 euro [bisitaldia eta dastaketa barne]
Banakakoak: 4 euro [bisitaldia eta dastaketa barne]
Doan 10 urtetik beherakoentzat
2 euro ikastetxe eta aisialdi taldeentzat
Taldeak: Beste ordutegiak kontsultatu