Web edukia bistaratu

PROIEKTUAK

Europako gutuna emakumeek eta gizonek tokian tokiko bizimoduan izan behar duten berdintasunerako (Astigarragako Udalak 2019ko maiatzaren 8an sinatuta)

II. Berdintasun Planaren ebaluazioa eta diagnostikoaren berritzea (2019)

Ondorioei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Berdintasun sailarekin.

Astigarragako Emakume eta gizonen Berdintasunerako III. Plana (2020-2023)

2019ko abenduaren 17an Tokiko Gobernu Batzordean onartuzen. Emakundek zehaztutako lan-ildoak eta Berdintasunerako II. Planaren ebaluzioan eta diagnostikoan ondorioztatutakoak izan dira Berdintasunerako III. Plana egiteko oinarria.

Emakumeon plazako murala sortzeko argazki saioak

2018an herritarrekin partaidetza prozesua egiten da Emakumeon plaza eraberritzeko proiektu urbanistikoa eztabaidatu eta nolako plaza nahi dugun erabakitzeko. Orain lanak abian dira eta orman jarriko den kristaleko irudia diseinatzeko herriko adin guztietako emakumeekin* argazki saioak egiten ari gara Nagore Legarreta argazkilariarekin. Argazki guztiekin kristalean txertatuko den murala sortuko da, Astigarragako emakume* guztien aniztasuna, indarra eta ahalduntzea sinbolizatuko dituena. Muralaren diseinurako egingo den prozesua bideo batean ere jasoko da Bira produkzioaken laguntzarekin. Parte hartzeko gonbidapena herriko emakume* guztiei egin zaie.

Txotx garaiko indarkeria matxistaren aurkako kanpaina

320x162

Astigarragako Txotx garaian indarkeria matxistarekiko arbuio mezua txoko guztietara zabaldu nahi izan dugu eta, horretarako, hainbat euskarri banatu dira herriko sagardotegi, ostalari eta merkatari guztiei.

Nahi duenak material gehiago eska dezake Berdintasun sailean edota hemen deskargatu:

  • Sagar morearen materiala

Hizkuntzaren erabilera ez-sexista

320x162

Hizkuntza ez da pentsamendua adierazteko tresna hutsa, gure balioak eta jendarteari buruz ditugun ideiak ere islatzen ditu. Gizartean emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna oraindik ere nabaria da, kolektibo gisa bakoitzari balio, jarrera, portaera, funtzio eta espazio desberdinak esleitzen zaizkie. Horiek guztiak gure hizkuntza erabiltzeko moduan ere islatzen dira nahigabean, bai eguneroko bizitzan, bai eremu profesionalean. Astigarragako Udalak 2017an hizkuntzaren erabilerari buruzko berariazko lanketa egiten du, zera ulertuta: desberdintasun harremanak hizkuntzaren erabileran islatzen badira, hizkuntzaren erabilera aldatuta, hau da, hizkuntza era inklusiboan erabilita, harreman mota hauek eta horiei lotutako imajinarioa aldatuko dugula. Hizkuntzan aldaketak egitea errealitateaz dugun kontzepzioan eragin dezake eta, ondorioz, errealitatea bera aldatu. Astigarragako Udalean hizkuntzaren erabilera ez sexista sustatzeko prozesu formatibo-partehartzailea egin zen langile guztiekin erabilgarriak izango ziren materialak denon artean sortuta.

Material hori eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren gida hemen deskargatu ditzakezue:

Mapa morea

2016ean Astigarragan prozesu parte-hartzaile eta formatiboa egiten da herria genero ikuspegitik aztertzeko eta indarguneak eta ahulguneak herritarrekin batera ezagutzeko.

Mapa batean islatu ziren jasotakoak, leku bakoitzaren ezaugarriak zehaztuta eta Udalak horiek konpontzeko edo hobetzeko neurriak hartu zituen.

Hirigintza genero ikuspegitik

Mapa morea proiektuarekin egindako lanari jarraituz Astigarragako Udalak hirigintza genero ikuspegitik lantzeko konpromisoa indartu nahi du eta, Hirigintza, Obrak eta zerbitzuak eta Berdintasun sailen arteko elkarlana indartu eta egonkortu. Hiru sailek lan komun bat abiatu zuten 2019an, hirigintza ordenantza genero ikuspegitik lantzeko. Ordenantza hori, ondoren, Plan Orokorrean txertatutako da. Prozesuan talde teknikoaz gain, ordezkari politikoek eta herritarrek ere parte hartuko dute. Prozesuak izaera parte-hartzailea izateaz gain, izaera formatiboa ere izango du.