Web edukia bistaratu

Hondakinen bilketa: jarraibideak

Koronabirusa dela eta, hona hemen hondakinen bilketan bete behar diren neurriak, Osasun Ministerioak emandako gomendioen eta San Marko Mankomunitateak emandako jarraibideen arabera.

Gaixorik dauden pertsonen hondakinak

Gaixoen hondakinen poltsak errefusaren edukiontzian utzi behar dira. Erabat debekatuta dago gaixo duden pertsonen hondakinak gaikako bilketarako edukiontzietan uztea, baita edukiontzien inguruan ere.

Hori dela eta, alarma egoerak irauten duen bitartean errefusaren edukiontziak egunero egongo dira irekita. Era berean, egoera honek irauten duen epealdian ez da txartelik beharko errefusaren eta hondakin organikoen edukiontziak irekitzeko.

Ez utzi hondakin poltsarik edukiontzien inguruan eta hondakin mota bakoitza dagokion edukiontzian utzi. Joka dezagun arduraz!

Garbiguneak

Garbera, Hernani, Usurbil, Oiartzun eta Atotxa-Errekako garbiguneak itxita egongo dira, herritarrei bideratutako zerbitzua eskaintzen duten heinean.

Furgoneta ibiltaria

Etxeko hondakin arriskutsuak biltzen dituen furgoneta ibiltariaren zerbitzua bertan behera geratu da.

Zabortegiak

Zabortegiak erabiltzaileentzat soilik daude zabalik. Herritarrentzat berriz ez.

Tamaina handikoen bilketa

Martxoaren 30etik aurrera bertan behera geldituko da zerbitzua. Udalak jakinaraziko du zerbitzua berrekiten denean.