Web edukia bistaratu

Herriko jaiak

 

 

Egitaraua deskargatu

Jaien egitaraua 2015 [pdf]

Astigarragako Jaiak direla eta antolatu diren ekitaldien egitaraua.

SANTIO JAIAK
Astigarragako jai nagusiak dira. Santa Ana eguna ikusgarrienetakoa izaten da. Egun horretako ikuskizun nagusiak udaletxeko plazan biltzen dira: sagardo dastaketa, artisautza erakusketa, bertsolariak eta herri-kirol munduko hainbat proba eta txapelketa.

 

 

Festak

Otsaila

Kaldereroak: Inauteri aurreko asteburuan kaldereroen konpartsa kalez kale ibiltzen da inauterien gertutasuna aldarrikatzen. (Zipotza elkarteak antolatua)

Artzain eta Inudeen Konpartsa: Konpartsa ikusgarri honek herriko kaleak zeharkatzen ditu inauterietako igandean. (Astigar elkarteak antolatua)

Maiatza

Hirugarren adinekoei omenaldia

San Isidro jaia: Maiatzaren 15ean Astigarragan bertan. Ikuskizun erakargarri eta ospetsuena idi-demarena izaten da. Maiatzaren 15ean eta inguruko asteburu batean Zamalbide-Benta auzoan jaiak. Ekaina San Joan gau bezperako sua: Ekainaren 23ko gauean herriko plazan herritarrek ekarritako egur, kartoi etab.ekin osatutako metari su ematen zaio eta horren inguruan herriko Astigar dantza taldeak San Joan zortzikoa dantzatzen du.

Ekaina

San Joan gau bezperako sua: Ekainaren 23ko gauean herriko plazan herritarrek ekarritako egur, kartoi etab.ekin osatutako metari su ematen zaio eta horren inguruan herriko Astigar dantza taldeak San Joan zortzikoa dantzatzen du.

Uztaila

Martindegi-Oialume auzoko jaiak: Jaiak San Fermin egunean hasten dira.

Santio jaiak: Astigarragako jai nagusiak dira. Santa Ana eguna ikusgarrienetakoa izaten da. Egun horretako ikuskizun nagusiak udaletxeko plazan biltzen dira: sagardo dastaketa, artisautza erakusketa, bertsolariak eta herri-kirol munduko hainbat proba eta txapelketa.

Abuztua

San Roke eguneko erromeria: Abuztuaren 16an Santiagomendiko ermitaren inguruan antolatzen da eta herritar ugari bertaratzen da leku paregabe horretan eguna pasatzera. Dantza txapelketa, bertsolariak, trikitilariak, herri-kirol erakusketa, bazkari herrikoia eta beste hainbat ekintzek osatzen dute eguneko egitaraua.

Ergobiko jaiak: San Roke eta ondorengo asteburua (larunbatetik asteartera).

Guardar