Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Gendea

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Astigarragako Bolondres Sarea

Koronabirusa dela eta bizi dugun egoera zail honetan, hainbat astigartar udalarekin harremanetan jarri da, laguntzeko prest. Bejondeizuela! Arriskuak arrisku, laguntzeko prest agertu zarete.

Eta bai, bada zertan lagundu. Hori dela eta, Bolondresen Sarea sortu dugu.

Zertan lagundu?

Bi laguntza mota behar ditugu, Astigarragako adinekoei edota familiei laguntzeko:

  • Etxean dauden adineko pertsonei erosketak egin (elikagaiak eta botikak)
  • Haurrak zaindu aldi batez

Nork lagun dezake bolondres bezala?

Baldintza hauek bete behar dira:

  • 18 urte edo gehiago izatea
  • Sukar, ahulezia, buruko min edota eztularen sintomak ez izatea
  • Covid-19 izan duen edota harekin kontaktua izanagatik koarentenan dagoen pertsonaren batekin harremanetan ez egon izana

Izena nola eman

Bolondres izateko izena emateko bi bide dituzu:

  • Beheko formularioa bete eta bidali
  • Udaleko Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jarriz (tel 943 33 52 32)

Izena ematen duten pertsonekin harremanetan jarri eta egin ditzaketen lanak adostuko ditugu, egunak, ordutegiak eta beste hainbat baldintza kontuan hartuz.

Laguntza eskatzeko

Laguntza eskatzeko jarri harremanetan Udaleko Gizarte Zerbitzuarekin, telefonoz edo mezu elektronikoa bidaliz:

  • Tel. 943 33 52 32
  • ongintza@astigarraga.eus edo alkatetza@astigarraga.eus
Parte hartzeko baldintzak, eta jarraibideak.
Web edukia bistaratu

Erosketak egiteko prebentzio neurriak

Web Form
Bolondres Sarean izena eman

Formularioa bete eta bidali eta zurekin harremanetan jarriko gara

Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (2016/679 EB Erregelamendua) ezarritakoaren arabera, adierazten dizugu formulario honen bidez ematen dizkiguzun datuak erabiliko ditugula soilik zure eskaria bideratzeko eta zurekin harremanetan jartzeko.

Eremua ez da mandatory.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA Refresh CAPTCHA
Web edukia bistaratu

Erosketak banatzeko prebentzio neurriak