Web edukia bistaratu

Bete beharreko neurriak

Martxoaren 14ko Errege Dekretua

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren arabera, beharrezkoak ez diren joan-etorriak kenduta, etxean egon beharko dute herritarrek hurrengo 15 egunetan.

Ondorengo kasuetan bakarrik egongo da baimenduta pertsonen mugimendua:

  • Elikagaiak, sendagaiak eta oinarrizkoak diren gauzak erosteko (ibilgailuarentzako erregaia, adibidez)
  • Osasun zentroetara joateko
  • Lanerako joan-etorria egiteko
  • Menpekotasuna dutenak zaintzeko (adinekoak, adin-txikikoak, menpekotasunen bat dutenak zein bereziki ahulak diren pertsonak)
  • Finantza erakundeetara eta aseguru etxeen bulegoetara joateko
  • Ezinbesteko egoerak edo beharrak kudeatzeko
  • Aurrekoen tankerako beste edozein jardueratarako, behar bezala justifikatuta badago. Hemen sartuko litzateke, adibidez, txakurra paseatzera ateratzea.

Aurreko kasu horietarako etxetik ateratzen den pertsona, bakarrik aterako da beti. Autoz mugituz gero ere, pertsona bakarra joan daiteke ibilgailuan. Menpekotasuna duten pertsonak beste norbaitekin joan ahal izango dira.

Hauek dira irekita egongo diren zerbitzuak: elikagai denda handiak eta txikiak, farmaziak, okindegiak, prentsa kiosko eta dendak, estankoak, gasolindegiak, ileapaindegiak, optika eta ortopediak, animalientzako jana erosteko dendak, tintoreriak eta zerbitzu informatikoak ematen dituzten dendak.

Dena dela, ahal den denbora gutxien egon beharko da toki horietan, eta metro eta erdiko tartea errespetatu beharko da beste bezeroekin. Internet bidezko salmenta ere martxan izango da.

Ezingo da kalera atera ondorengo gauza hauetarako:

  • Haurrak parkera edo kalera eramateko
  • Paseatzeko, korrika egiteko, bizikletan ibiltzeko eta abar
  • Lagunak eta senideak bisitatzera joateko, zaintza behar duen norbait ez bada behintzat (segurtasun neurri zorrotzak bete beharko dira kasu horietan).
  • Bidaiak egiteko
  • Ostalaritza, merkataritza eta aisialdi gune guztiak itxita egongo dira. Etxera eramateko jana egiten duten jatetxeak bakarrik egongo dira irekita, baina ezingo da barruan ezer hartu.

Errege dekretuak bertan behera utzi ditu maila guztietako eskolak ere Estatu osoan. Era berean debekatu egin dituzte mota guztietako festak zein meza eta erlijioa praktikatzen den guneak irekita izatea ere.

Ezkontzak eta hiletak ez dituzte debekatu, baina bai mugak ezarri, eta bertaratzen direnek gutxienez metro bateko tartea izango dutela bermatu beharko da.

 

Udalak hartutako erabakiak egunez egun

Koronabirusa zabaltzea galarazteko ondoko neurri eta erabakiak hartu ditu Astigarragako Udalak egunez egun:

Antolaketa eta informazioa

  • Martxoak 10-11: Harremanetan Donostialdeko Osakidetzako Zuzendaritzarekin
  • Martxoak 12-13: Udal langile eta zerbitzuen antolaketa (prebentzio zerbitzua, telelana, udal langileekin bilera...)
  • Martxoak 13: Larrialdiko Jarraipen Batzordea sortzeko erabakia
  • Martxoak 16: Udalarekin harremanak soilik telefonoz edota bide telematikoak erabiliz izateko erabakia

Instalazioak, kaleko espazioak

  • Martxoak 12: Udal bandoa: hainbat udal instalazio ixteko agindua eta kultura, kirol eta gizarte jardueren agenda bertan behera uzteko agindua
  • Martxoak 13: Haur parkeak, pilotalekua, herri eskolako patioa, aire libreko jolas eta aisialdi eremuak eta terrazak ixteko agindua
  • Martxoak 14: Taberna, elkarte eta auzo biltokiak ixteko agindua
  • Martxoak 16: Udaletxea ixteko agindua

Garbiketa: udal instalazioak eta kaleak

  • Martxoak 10-11: Udal eraikin eta instalazioetan garbitasuna areagotzeko neurriak eta gomendioak prebentzio neurriak hartzeko
  • Martxoak 17: Hondakinen bilketa, errefusaren edukiontzia zabalik uzteko erabakia
  • Martxoak 17: Kale garbiketaren berrantolaketa (ohiko lanak eta garbiketa lan bereziak)
  • Martxoak 20: Kale garbiketa: desinfekzio lanen plangintza eta EPIak eskuratzeko lanak
  • Martxoak 24-25: Kale garbiketa, eremu arriskutsuen garbiketa (baldeoa eta desinfekzioa)

Gizarte zerbitzuak eta adineko pertsonak

  • Martxoak 16: Bolondres Sarea sortzeko deialdia
  • Martxoak 16-18: Adineko pertsonei laguntza (deiak)

Ekonomia eta ogasuna

  • Martxoak 18: Koronabirusaren ondorioei aurre egiteko laguntza osagarrietarako kreditu aldaketa
  • Martxoak 17-18: Premia larrieneko familietzako dirulaguntza bereziak (elikagaiak erosteko)