Web edukia bistaratu

210.000 euro zure esku!

Zure esku 210.000,00 euro

Astigarragako Udalak aurrekontua gauzatzeko herritarren parte hartze zuzena bideratzeko prozesua jarri du martxan. Parte-hartze, informazio eta gardentasun arautegiak ezartzen duenez, udalak urtero parte hartze prozesu bat egingo du, herritarrek erabaki dezaten zuzenean aurrekontuaren zati bat zertan erabili.

2019an ez zen prozesu hori egin eta, beraz, udal gobernuak erabaki du 2019 eta 2020ko prozesua batera egitea, bi urteetako diru kopuruak batuz. Beraz, 2020ko parte hartze zuzeneko prozesuan 210.000,00 euro erabiliko dira. Prozesu honen bidez proiektu bat edo gehiago garatzea erabaki ahal izango da, betiere aurrekontu muga gainditu gabe.

Aurreko urteetan gauzatu diren proiektuak

Herritarrek zuzenean erabakita honako proiektuak gauzatu dira aurreko ekitaldietan: pump track pista (bizikleta pista, laster izango dugu Arrobitxulon), Herri Eskolako estalpea, zaharren egoitzako berritze lanak...

Prozedura

2020ko prozesu parte hartzaileak lau fase izango ditu:

  1. Fasea: proposamenak egin; edozein herritarrek aukera du proposamenak egiteko.
  2. Fasea: Udal teknikariek proposamenen bideragarritasuna baloratu.
  3. Fasea: Proposamenen finalistak aukeratu.
  4. Fasea: Bozketa, guztion artean erabakiko dugu botoa emanez..

 

Proposamenak egin

Proposamenak egiteko epea martxoaren 2an hasi eta martxoaren 15ean amaituko da. Proposamenak aurkezteko hiru bide daude:

  1. Eskuorria bete eta herrian kokatu diren postontzietan utzi. Postontzi batzuk eraikinen barruan daude (Udaletxea, kiroldegia, eskola-sarrera, anbulatorioa, KulturEtxea, Gaztelekua, haur-eskola, AEK) eta beste batzuk kalean (Kontxa Etxeberria Plaza, Joseba Barandiaran Plaza, Errekatxo Enparantza, Ergobia Plazatxoa eta Norberto Almandoz Plaza).
  2. Internetez, behean duzun duzun formularioa bete eta bidali
  3. Posta elektronikoz bidali, helbide honetara bidali: alkatetza@astigarraga.eus

Proposamenak aztertu

Proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoren, eskaerak jaso, sailkatu eta udal teknikariei bideratuko zaizkie, teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak diren zehazteko. Baztertu egingo dira udal eskumenen arlokoak ez diren proposamenak, prozesu honetarako gordetako diru-kopurua gainditzen dutenak edo eta teknikoki bideragarriak eta egingarriak ez direnak.

Ondorioak eta bozkatzeko proposamenen zerrenda

Proposamen guztiak sailkatu, aztertu eta baloratu ondoren, batzar ireki bat egingo da. Bertan, udal teknikariek beren balorazioaren eta ondorioen berri eman eta ontzat emandako proposamenen zerrenda aurkeztuko dute. Ondorioak eta zerrenda, halaber, herritarrei jakinaraziko zaizkie, webgunearen, sare sozialen eta komunikabideen bidez.

Bozketa

Ontzat emandako proposamenen zerrenda itxi ondoren, zerrenda hori bozkatuko dute herritarrek, era honetara:

Aste baten zehar, hautets mahaiak jarriko dira botoa emateko. Data zehatzak aurrerago jakinaraziko dira, proposamenak aztertzeko behar den denboraren arabera.

Botoa eman ahal izango du parte hartzeko erroldan dagoen pertsona orok (2020-01-01ean Astigarragan erroldatutako 16 urte edo gehiagoko herritar guztiak). Beharrezkoa izango da mahaiko kideen aurrean identifikatzea.

Botoa emango da udalak horretarako prestatzen duen boto-papera erabiliz.

 

Informazio gehiago

Hemen duzu prozesu partehartzaile honi buruzko eskuorria.

Argibide gehiago jasotzeko jarri harremanetan Alkatetzarekin: alkatetza@astigarraga.eus

.

Web Form
210.000 euro Zure Esku: egin proposamenak!

Bidali zure proposamenak. 210.000,00 euro denon artean erabakitzeko.

Eremua ez da mandatory.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (2016/679 EB Erregelamendua) ezarritakoaren arabera, adierazten dizugu formulario honen bidez ematen dizkiguzun datuak erabiliko ditugula soilik zure eskaria bideratzeko eta zurekin harremanetan jartzeko.

Eremua ez da mandatory.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA Refresh CAPTCHA